XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun kalonjea, auzapeza, mutiko gazte lerdenak, pantalon churitan eta gerriko urjina.

Juntan, auzapeza mintzo da.

Bere eta herriaren agurra adiarazten du ederki.

Gero proosino luzea badoa elizari buruz.

Kilometre osoak hartuak dituzte lorek, arkuek eta aphaindurek.

Sasiak gordeak dira.

Beauzeko gazteria ederra egonen da gau guzia Ama Birjinaren inguruan, kantuz eta othoitzean.

Zer begikolpe gochoa ez diote egin zeruko Ama onak.

Beauzeko gazteria atchikia da bihotzez Eskual-Herriko ohidura zahar ederreri, bazterrerat utziz hiriko josteta galgarriak.

Agian bethi, atsegin lukete Ama Birjinak eta Eskualdun guziek.

Amorotze

Ez da herri hortan gelditu beharra eztatua maitea.

Herriko lurretan iragan behar da bakarrik.

Bainan herri guzia hor da geldi-tokian arku eder batzuen azpian.

Huna nun neskato bat igaiten den Ama Birjinaren alderat.

Zaregno bat eskuetan du.

Zare hortan Amoroztarrek ezarriak dituzte beren konsekratzeko paperak, beren sinadurekin.

Neskatoak husten du brau zare guzia chalantaren barnerat.

Horra Ama Birjinari emana Amoroztarren bihotza.